We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Full Digital Discography

    Get all 12 argazki bat behelainoan releases available on Bandcamp and save 25%.

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Jaguar, Inperioaren Gainbehera, Segurtasun Eza, Su Grekoa, lo, jolasak, zubi gainean, hari gara, and 4 more. , and , .

    Purchasable with gift card

      €9 EUR (25% OFF)

     

1.
Su Grekoa 05:41
hitzak: su grekoan, su izkutuan, kixkali ginen, erraustu ginen. herri baten itsasbehera bizitza urrundu zen egia urrundu zen gorrotoa ta heriotza ailatu ziren, aliatu ziren. herri baten itsasgora. bizitza estali zen, egia estali zen. historia harresiak eraiki ziren, ausartu ziren. harria. herri baten itsabehera historia harresiak eraiki ziren, ausartu ziren. su grekoan, su izkutuan, kixkali ginen, erraustu ginen.

credits

released June 14, 2023

"Segurtasun Eza" (Bonberenea Ekintzak) diskaren aurrerapen abestia, bilduma 2023ko urrian argitaratuko da

Teklatuak: Zuriñe Sarasola
Bateria: Iker Vazquez
Gainontzekoa: Arkaitz Artola Anaiz

2023 hasieran Bonberenean grabatua eta nahastua Karlos Osinagaren gidaritzapean.
Masterizazioa: Jonan Ordorika
Azaleko argazkia: Arkaitz Artola Arnaiz

--------

ARGAZKI. Ustezko segurtasuna da, harrapatu orduko alde egin duen unea. Ehizaki iheskorra. Argazki bilduma batekin aldera daiteke album honek biltzen duen musika, baso zingiratsuak gordetzen duen poetika. Post-rock eremu zabaletan dabiltza doinuok, askotariko giro, gordeleku eta zirrikituetan barrena. 2005ean abiatu zen egitasmoa: hasieran argazki argitsu eta akustikoak zirenak (DIY moduan plazaratuak), ontze prozesuan ilundu eta distortsionatu dira, album honetan sartu eta argitara ateratzeko unea heldu zaien arte.

BAT. Anizkoitza da, bere bakartasunean, egitasmo honen sorburua: Arkaitz Artola Arnaiz. Behinola Adikune taldean aritua, hura da proiektu honetako hari gidaria; kantugilea, hitzen idazlea eta kantaria. Haren eskuek jotzen dituzte, halaber, baxu eta gitarra riff segida errepikariak. Doinu atmosferikoak dira, hitzekin edo hitzik gabe, giro aldakorrak garatzen dituztenak. Bilatzaile asegaitzaren antzera, aurkitu duen horren bila segitzen du Artolak. Bide luzean, zenbait bidaide batu zaizkio: Zuriñe Sarasola teklatuetan, besteak beste. 2022an, Iker Vazquez (Blaka, Pelax) eta bere bateriaren laguntzaz, hainbat urtez ondutako doinuen ertzak borobildu zituzten.

BEHELAINOAN. Zer ezkutatzen duen ez du ikusten uzten laino itsuak, behe lainoak. Orduan has daiteke entzulea bere ezkutukoa aditzen. 2023ko martxotik apirilera, Karlos Osinagaren gidaritzapean, Bonberenean grabatu eta nahastu da estudioko lehen lan luzea: Segurtasun eza. Masterizazioa Jonan Ordorikak egin du, eta Bonberenea Ekintzak-en eskutik aterako da argitara urriaren 5ean. Garatzen, errebelatzen ari den antzinako argazkiaren gisara, norberak elikatu beharreko zuriune harraparia da irudi bizi hau: Argazki Bat Behelainoan.

Testua: Ion Olano Carlos

license

tags

about

argazki bat behelainoan

Egia, Basque Country

music by arkaitz artola arnaiz

linktr.ee/argazkibatbehelainoan

contact / help

Contact argazki bat behelainoan

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like argazki bat behelainoan, you may also like: